XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

ERABAKIA, 1989.eko azaroaren 9koa, Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaritzarena, Euskal Autonomi Elkarteko Irakaskuntza Ertainen eta Hizkuntzen Zentruetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko Batxilerreko Katedradunen Sailekoak diren funtzionarien lekualdatze-Lehiaketan parte hartzen dutenek alegatu dituzten merezimenduak balioetsiko dituzten Erizpen-Batzordeak osatzeko Bokalak izendatu eta horien zozketa egiteko dena.

Irakaskuntza Ertainen Zentruetako lekualdatze-lehiaketarako deia egin zuen 1989.eko irailaren 20ko Aginduaren hamabigarren oinarri-arauan xedatutakoa betetzeko, beharrezkoa da lehiatzaileek alegaturiko merezimenduak balioetsiko dituzten Erizpen-Batzordeak arautzea, baita horietako partaide izango diren bokalak zozketa bidez izendatzea ere.

Ondorioz, Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaritza honek honako hau ERABAKI DU: Lehenengoa.- I Eraskinean zerrendatzen diren Erizpen-Batzordeak izendatzea, deialdi honetan sartzen diren Batxilerreko Katedradunen Sailerako irakasgaien edo irakasgai multzoen arabera.

Bigarrena.- 1989.eko azaroaren 16ko arratsaldeko 3etan egingo da Erizpen-Batzordeetako bokalen hautaketarako zozketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaritzan, Gasteizko Wellintongo Dukearen kaleko 2an.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 9. Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaria, JOSE MIGUEL ORTIZ DE LATABURU.

I ERASKINA 1.- Geografia eta Historia, Latina, Filosofia.

2.- Gaztelera eta Espainiar Literatura, Frantsesa, Ingelera, Euskara eta Euskal Literatura.

3.- Matematikak, Natur Zientziak, Marrazketa, Fisika eta Kimika.